Danborrada piratak burrunba alaia zabaldu du
Flamenkatik abiatu zuten atzo Grosen amaitu zen danborrada.Joseba Parron San Sebastian Hiriaren ezaugarrietako bat bada, edozein dela jaia danborradak tarte bat izatea; eta Aste Nagusi pirata ez da salbuespena. Ia hamarkada bat da Groseko Ubarroiak kofradiak egitarauan barneratu zuenetik. San Sebastian egunekotik nahiko bestelakoa da, ordea. Sukaldari eta soldadu jantziak alboratuta, koloretako zapiak, kofradien txalekoak eta piraten janzkera nagusi dira kalejira honetan; eta ohiko martxei, bestelako kanta ezagun batzuen doinuak ere gehitzen dizkiete. Hala, Flamenkan lehenak jo ondoren, Parte Zaharrean barrena eta harago zabaldu zuten upel eta danbor burrunba alaia ostiral arratsaldean, Txofre plazan amaitu arte.
Hona, Joseba Parron San Sebastianek bidean egindako zenbait argazki:

