Familiak su artean lehian aritu dira
Etxekoekin sukaldean lehiaketako hiru familia saridunak. Donostia Kultura Aste Nagusiko gastronomia lehiaketa gehienetan bikoteka parte hartzen da eta gehienetan heldua izan behar da. Duela bost urte salbuespen bat bada: Etxekoekin sukaldean proba. Bertan, familiek osatutako taldeak dira partaide. Aurten, hamaika izan dira lehian.
Elkano kalean jokatu zuten txapelketa atzo arratsaldean. Estibaliz Nuñez eta Lucia eta Martina Antoñanzas ama-alabek osatutako Las 3 Champiñoneras taldeak eskuratu zuten lehen saria. Bigarrena, aldiz, Josu Tebar Gaztambidek eta Danel Tebar Berridi aita-semeentzat izan zen, eta hirugarren postuan, hiru belaunaldik osatutako Herrerotarrak taldeak: Alvaro Herrero Busto, Julio Herrero Pordomingo, Saioa Herrero Gomez eta Izaro Herrero Gomezek osatua.

