Urrezko Maskorra laugarrenez segidan eskuratu du Pirotecnia Valencianak
Su artifizialen lehiaketako sari banaketako irudi bat.Donostia Kultura Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 61. Lehiaketak baditu irabazleak. Eguerdian ezagutarazi duten Aste Nagusiko ekimen nabarmenetako baten epaimahaiak hartutako erabakia. Hala, sari nagusia den Urrezko Maskorra asteazkenean bere bilduma erakutsi zuen Pirotecnia Valencianari eman diote; hirian jarraian lortu duen laugarren garaipena da. Gainera, Epaimahai Gaztearen aintzatespena ere jaso du.
Zilarrezko Maskorra, berriz, lehiaketako lehen partaidea izan zen Granadako Pirotecnia Alpujarreñarentzat izan da, eta Brontzezko Maskorra, berriz, igandean ikusgai izan ziren Herbehereetako Xena Pyrotechnicsentzat.
Lehiaketako zazpi gauetan, partaideek kalitate handiko ikuskizunak eskaini dizkiete donostiarrei eta hirira hurbildu diren milaka lagunei, sormena, diseinua, teknika eta eszenaratzea uztartuz. Gogoan izan behar da, Vaccalluzzo su etxe italiarra sailkapenetik kanpo geratu dela, bere bilduma lehiaketaren oinarrietan ezarritako gutxieneko denborara iritsi ez zelako.

