2025ean baino %6 hondakin gutxiago bildu da Aste Nagusian
Hondakin organikoak jasotzeko edukiontzia. Hiriak festa eremuetan iaz baino %6 hondakin gutxiagorekin itxi du Aste Nagusia.
Hondakinen sorrerak bilakaera positiboa izan duela nabarmendu du Hiri Mantentze eta Zerbitzuak sailak eta hiria jaietan garbi mantentzeko lan egin duten 162 profesionalen ahalegina azpimarratu du.
“162 pertsona dira lanean, festak bizi-bizi bizi dituen hiri batek egunero bere ohiko irudia berreskuratu ahal izan dezan. Giza ahalegin handia dago gure kaleen goizeko egoeraren atzean eta hori aitortzea garrantzitsua dela uste dut”, adierazi du Mantentze eta Hiri Zerbitzuetako zinegotzi Iñigo Garciak.
Parte Zaharrean eta Erdialdean iaz baino 2.040 kilo hondakin gutxiago zenbatu dira, eta piraten abordatzean ere 2025ean baino hondakin gutxiago bildu da. Hondartzetan, berriz, 15.180 kilo jaso dituzte eta hondakin bolumen handiena eklipsearen egunean, hilaren 12an, erregistratu zen.
Halaber, udalak edukiontzi gehiago ipini ditu eta zinegotziak errefortzuko kuboen funtzionamendu ona azpimarratu du: “Hondakinak gutxitzea bateragarria da jarduera handiko Aste Nagusi batekin, eta, horren ondorioz, datuek are balio handiagoa dute”.
Azterketa amaitzeko, zinegotziak etorkizunera begira hausnarketa egin du:“Hondakinen %6 gutxiago bildu izana albiste ona da. Gure helburua kopuru hori murrizten jarraitzea izan behar da”.

