Askatuak Gipuzkoak entrenamendua irekia egingo du larunbatean Gascan
Gipuzkoa Basketeko jokalariak eta maskota, artxiboko irudi batean.Gipuzkoa Basket Askatuak Gipuzkoak irailaren 25ean ekingo dio ligari, Granadaren aurka jokatuta. Hilabete luze falta da Andaluziako partida horretarako, eta ahalik eta baldintza onenetan iristeko xedez, denboraldiaurreari heldu diote. Hala, datozen egunotan, mediku azterketak eta test fisikoak egingo dizkiete jokalariei, eta ostegunean, hilak 20, entrenamenduak hasiko dituzte Bidebietan.
Hain zuzen ere, prestaketa saio horietako bat partekatu nahi du klubak bere zaleekin. Horregatik, datorren larunbatean, hilak 22, 10:30etik 11:30era bitartean, Jose Antonio Gascako ateak zabalduko dizkiete talde berria ezagutu nahi dutenei.
Lehen taldeko jokalariez gain, lau juniorrek ere parte hartuko dute lan saioetan: Alvaro Bozal, Imanol Artetxe, Iñaki Eraunzetamurgil eta Unai Martinez. Prestaketan, lagunarteko lau partida ere jokatuko ditu taldeak, besteak beste, klubaren 25. urteurrena ospatzeko topaketa.

