Basozabaleko bizilagunek zabor bilketa zerbitzuaren utzikeria salatu dute
Basozabaleko bizilagunek dituzten zaborrontzien egoera.Basozabaleko bizilagunak Donostiako Goiaztxiki-Basozabal auzuneko hainbat bizilagunek beren kexa berretsi eta zabor bilketa zerbitzuaren utzikeria salatu dute. Gainera, aurten zabor tasa ordaintzen hasi dira, nahiz eta udalak “ez dien zabor bilketa zerbitzua eskaintzen”.
Iaz egoerari konponbidea aurkitzeko idatziak aurkeztu zituzten: “Bizilagunok uste dugu bidegabea dela zerbitzurik eman gabe tasa kobratzea, eta udalaren ardura da auzo guztietan hondakinen bilketa bermatzea. Horregatik, gure salaketa publiko egiten dugu, eta udalaren konpromisoa eskatzen dugu arazo hau lehenbailehen konpontzeko”. Hala ere, ez zuten erantzunik jaso.
Horregatik, aurten, berriro, bizilagunek udalari zerbitzuak behar bezala funtzionatzea eskatu diote.

