Frantzia pasealekuko zuhaitzen zainketa lanak egingo ditu udalak
Frantzia pasealekua.Donostiako Udala Oraindik datarik zehaztu ez duen arren, Donostiako Udalak adierazi du Frantzia pasealekuko zuhaitzak zaintzeko zenbait jarduera egingo dituela: ezkien kimaketa, egonkortasun arazoak dituzten zenbait ale ordezkatzea eta zuhaitz eta palmondo guztien gaineko kontrol teknikoak.
Iñigo Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak honakoa azaldu du: “Frantzia pasealekua Donostiaren ondare berdearen eta identitatearen parte da. Gure helburua hamarkada askotan zehar kontserbatzea da eta, hori lortzeko, beharrezkoa da ekintza teknikoak, planifikatuak eta zuhaitz bakoitzaren biologiarekiko errespetuzkoak egitea”.

