Polloeko hilerrian bisita gidatuak antolatu dituzte
Polloeko hilerriak baditu bere istorio bitxiak, batzuentzat, beldurgarriak.Andrea Bosch Alfaro Polloe hilerrian bisita gidatuak egiten hasiko dira. Hilerriaren istorioak eta bitxikeriak ezagutzeko helburuarekin antolatu ditu udalak bisita hauek, izan ere, bertan aurkitzen diren hainbat pertsonaien inguruko istorioak ezagutzeko aukera paregabea da.
Bisitek 90 minutu iraungo dute eta doakoak izango dira. Izen ematea posta elektronikoz (polloe@donostia.eus) edo telefonoz (943 48 35 40) egin daiteke eta elkargunea Polloeko sarrera nagusia izango da. Oraingoz bisita guztiak euskaraz egingo dituzte.
Bisita egunak hauek dira.
- Irailak 27 , 11:00etan
- Urriak 24 , 16:00etan
- Azaroak 21, 11:00etan
- Abenduak 13, 16:00ean

