Sei film berri gehitu dira Zinemaldiko Sail Ofizialera
74. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian arituko diren beste sei film ezagutarazi dituzte.
Hasteko, Fred Cavayek Les miserables lana aurkeztuko du. Pelikularen protagonistak espetxean hemeretzi urte pasatu ondoren bere burua dignatario errespetagarri gisa berrasmatuko du nortasun berri batekin.
Bestalde, Ah Biaok eta Tony Vahlek beraien lehen film luzea aurkeztuko dute: Bian Jing filmak abusua bizi duen meatzari baten istorioa kontatzen du eta Krux filmak II. Mundu Gerraren amaierako Alemanian kokatutako benetako gertakari bat berreskuratzen du.
Halaber, Gabriel Martins zuzendariak Vicentina pede desculpas lanean barkamenaren mugen inguruko hausnarketa partekatzen du. Bestalde, Amanda Kernellek Garrat du vaimmu obran emakume gazte batek ahal duen guztia egingo du bere familiaren elur orein taldea bizirik mantentzeko.
Azkenik, Jesse Eisenbergek The debut izeneko bere hirugarren filma aktore bilakatuko den etxekoandre lotsati baten bizitzan murgiltzen da.
Gainera, hauez gain, dagoeneko iragarri diren beste hamar pelikulak parte hartuko dute:
- El mal padre
- 7:40 ce matin-la
- Sants
- Muyou no hito
- Mis muertos tristes
- Tender Loving Care
- Markens Grode
- Glaxo
- 5 minutos más
- Artakalan

