Udalak lanak egin ditu Antiguan eta Larratxon, irisgarritasun sarea handitzeko
Larratxon egindako esku hartzea.Donostiako Udala Antiguan eta Larratxon egin ditu lanak Donostiako Udaleko Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako sailak, esku hartzeek arkitektura oztopoak kentzea, zoladurak berritzea eta oinezkoen segurtasuna eta erosotasuna hobetzea izan dute helburu.
Iñigo Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu du lanean jarraitzen dutela Donostiako irisgarritasun sarea handitzeko eta horrelako esku hartzeek eragin zuzena dutela pertsona askoren eguneroko bizitzan. Bi lanek 116.037 euroko inbertsioa izan dute.
Antiguan, Erregezaintza kaleko 47. zenbakiaren inguruan egin du esku hartzea. Bertan oinezkoen pasabide bat egin du udalak, irisgarritasuna hobetzeko eta ibilgailuak abiadura murriztera behartzeko. Gainera, plazatik gertuen dagoen espaloia ere zabaldu egin du, ibilgailu gidarien eta oinezkoen arteko ikusgaitasuna hobetu egin du udalak.
Besteik, Larratxo pasealekuko 26. zenbaki inguruan egindako lanek bertako zoladura berritu dute eta Larratxoko adinekoen zentrorako eta Ostadar Larratxoko Emakumearen Zentro Soziokulturalerako sarbideak hobetuko ditu.

