Belodromoko emanaldien sarrerak salgai daude
74. Zinemaldiaren Belodromoko saioetarako sarrerak gaurtik aurrera salgai daude. Bertan, Karateka filma, Muguruza FM Tour dokumentala eta Go!azen telesaila ikusgai egongo dira. Sarreren prezioa 8,75 eurotakoa da eta Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bidez eros daitezke.
Karateka irailaren 21ean, 19:00etan emango dute. Film honek Olinpiar Jokoetan karateko urrezko domina lortu zuen Sandra Sanchezen historia kontatzen du. Ondoren, Muguruza FM Tour dokumentala irailaren 24an aurkeztuko dute, 19:00etan: lan honek Fermin Muguruzaren ibilbide artistikoa deskribatzen du. Azkenik, Go!azen telesailak 13. denboraldiko lehen atala proiektatuko du irailaren 25ean, 18:30ean.
Gainera, irailaren 19an, 18:00etan Kontzertua & Emanaldia egingo dute Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE fundazioarekin batera antolatua. Emanaldi hau ikustea doakoa izango da, baina sarrerak Kursaalean dagoen informazio gunean edo Donostia Turismo bulegoan jaso beharko dira irailaren 12tik 18ra bitarte. Sarrera batzuk ere emanaldiaren egunean, Belodromoan, egongo dira eskuragarri.
Zinemaldiaren azken egunean, irailaren 26an, 18:00etatik aurrera, Belodromoan Perlak sailari amaiera emango dion filma, azkeneko galaren zuzeneko emanaldia eta Sail Ofizialari amaiera emango dion filma ikusgai egongo dira, eta sarreren prezioa 15 eurotako izango da.

