Bi hitzordu ditu Donostiako Orfeoiak Musika Hamabostaldian
Donostiako Orfeoia, artxiboko irudia. 87. Musika Hamabostaldian Donostiako Orfeoiak bi hitzordu ditu: abuztuaren 19ean eta 30ean. Biak Kursaalean izango dira.
Lehen hitzorduan, hilaren 19koa, Euskadiko Orkestra, Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Easo Abesbatza eta John Matthew Myers tenorrarekin interpretatuko du orfeoiak Hector Berliozen Grande Messe des Morts requiema. Erik Nielsenen izango da zuzendaria.
Bigarrena, hilaren 30koa, Milango La Scala Orkestra Filarmonikoarekin arituko da Donostiako Orfeoia, Riccardo Chaillyren zuzendaritzapean. Giuseppe Verdiren Quattro pezzi sacri obrako bi pieza interpretatuko dituzte, baita La forza del destino operaren irekieta eta Piotr Ilitx Txaikovskiren 4. sinfonia ere.

