Bi lagun atxilotu dituzte poltsa bat lapurtzeagatik
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen igande goizaldean ebasketa delitu bana leporatuta. Herritar jantzitako ertzain patruila bat zaintza lanak egiten ari zen Kontxan eta pasealekutik ikusi zuen bainulariek hondarretan utzitako gauzen artean bi lagun zebiltzala. Halako batean, ertzainak ohartu ziren bainu bat hartzera joan berri zen talde baten objektuetatik poltsa bat hartu zutela.
Hori ikusita, ertzainek bi pertsonak geldiarazi eta identifikatu zituzten. Agenteek egiaztatu egin zuten lapurtutako poltsa zeramatela eta konfiskatu egin zieten. Poltsa barruan, gama altuko sakelako telefono bat, diru zorro bat eta beste hainbat gauza zeuden.
Atxilotuak ertzain etxera eraman zituzten beharrezko eginbideak betetzeko, eta horiek amaituta, aske utzi zituzten, epaileak noiz zitatuko zain.

