Dantzatuko ez duten arren, oraindik erraldoiak ikusteko aukera dago
San Telmo museoko klaustroan daude erraldoiak.Donostiako Udala Agur erraldoia egin zieten asteburuan erraldoi eta buruhandiei, hala ere, San Telmo museoan daude ikusgai erraldoiak, bertaratu nahi duenarentzat. Irailaren 13ra arte egongo dira ikusgai Itzurun konpartsako Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu erraldoiak, klaustroan. Ibilbidea egiteko aukera 10:00etatik 18:30era egongo da.
Familiei zuzenduta dago, eta doakoa den ibilbidea egiten duenak, erraldoi txiki bikote bat lortzeko zozketan parte hartzeko aukera izango du (museoan dagoen sarrerako informazio puntuan galdetu zozketaren inguruan).

