Elizbarrutian ere afari solidarioen debekuak eztabaida sortu du
Salbeko elizkizuna. Artxiboko irudia.Aritz Sorzabal Naiz hedabideak elizbarrutiko kideek bidalitako mezu bat jaso duela aditzera eman du, eta bertan kideek argudiatu omen dute kalean “janaria banatzea debekatua badago, eliza bezala” banatu dezaketela. Elizako zuzendaritzak, ordea, argudiatu du horrek “ondorio nabarmenak (zigorrak)” ekar diezazkiokeela elizari eta iradokizuna atzera bota du.
Elizbarrutiko kideak kexu direla ere jakinarazi du hedabideak eta gaineratu omen dute apezpikutzak gaiaren inguruan ez duela nahikoa sakondu. Bestetik, elizbarrutiko kideek salatu omen dute orain dela 20 urte inguru Aterpe jantoki soziala lekualdatu behar izan zutela, Parte Zaharra “garbitu” nahi zutelako, bertako “postala itsusi egiten” zuten horiek paretik kenduz eta orain berdina egiten ari direla uste dute.
Salbea ospatzeko elizkizunean, Fernando Prado Donostiako gotzainak salatu zuen denontzako lekua duena izan behar dela Donostia eta ezin direla egoera zaurgarrian dauden pertsonak alde batera utzi. Elizkizunean Jon Insausti alkatea zegoen entzuleen artean.

