Guardia Zibilak 50 kamiseta eta 328 zapatila pare atzeman ditu
Faltsifikatutako zapatillak.Guardia Zibila Guardia Zibilak faltsifikatutako 50 kamiseta eta 328 zapatila pare zituzten 25 kaxa atzeman ditu Donostian, polizia erakunde honek azaldu duenez.
Gipuzkoako Guardia Zibilaren Patruila Fiskalak kaxa hauek abuztuaren 11n aurkitu zituela adierazi du. Izan ere, Galizia, Katalunia era Andaluziatik zetozen hainbat paketeren inspekzioa egin eta gero, faltsifikatutako produktu hauek lokalizatu zituen.
Gainera, 2024eko ekainean Auzitegia Gorenak faltsifikazioen inguruko sententzia ezarri zuela gogorarazi dute: “Edozein imitazio produktuen salmenta ilegala da nahiz eta kalitate baxukoak izan edo kontsumitzailea faltsifikazio honen jakinaren gainean egotea. Edozein kasutan, jabetza industrialaren aurkako delitua da”.

