Inoiz baino gehiago erabili da Dbus Aste Nagusi honetan
28 (Amara-Ospitaleak / Miramon) linea.Donostiako Udala Aurreko Aste Nagusietan baino bidai gehiago jaso ditu Dbusek, alkate Jon Insaustik Aste Nagusiko balantzean aipatu zuen, eta orain udalak datu zehatzak argitara eman ditu: 2026ko Aste Nagusian 870.508 bidaia egin dira, aurreko urtean baino 17.084 gehiago.
Argitaratutako datuen arabera, udalak zehaztu du oraindik behin-behinekoak direla, “Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa”. Donostiako autobusak gehien erabili ziren eguna hilaren 14a izan zen, ostirala, 127.400 bidaia jaso zituen Dbusek, ondoren hilaren 12a, asteazkena, dago bigarren postuan 122.565 bidaiarekin eta hirugarren hilaren 11a, asteartea, dago 117.913 bidaiarekin.
Aste Nagusi honetan gehien erabilitako lineak Amarakoak (17, 21, 26 eta 28) izan dira, ondoren Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45) eta hirugarren Altza eta Bidebietara doazenak (13 eta 14).
Guztira Dbusek 23.400 zerbitzu baino gehiago eskaini ditu, 270 gidari aritu dira eta beste 45 pertsona ere lanean egon dira ikuskatzaile eta tailerreko lanetan.

