Mikologia Jardunaldiak bueltan dira
Iazko Perretxiko Jaia.Nagore Garmendia Mikologia Jardunaldiak aurten Loiolan berriro egingo dituzte. Loiolatarra Kirol Elkarteak irailaren 2tik urriaren 4ra bitarte hainbat jarduera antolatu ditu.
Hasteko, irailaren 2tik urriaren 4ra Jesus Martinezen zurezko tailen erakusketa egongo da ikusgai Loiola Kultur Etxean.
Halaber, irailaren 24tik urriaren 1era Patxi Lagok eta Txus Orcajok mikologia ikastaroa eskainiko dute. Izen ematea irailaren 2an hasiko da haien posta elektronikoaren bidez (loiolakulturetxea@donostia.eus).
Urriaren 2an, 19:00etan, Maider Lago elikagaien teknologoak hitzaldia emango du kultur etxean. Eta, urriaren 3an, egun osoan zehar, perretxikoak hautatu eta sailkatu egingo dituzte, Loiolatarra Elkartean.
Azkenik, urriaren 4an Perretxiko Jaia Latsari plazan egingo dute, goizean zehar.

