Sari berria sortu dute Luis Valtueña Sariaren 30. lehiaketarako
Las sombras ya tienen nombre, 2025an Luis Valtueña Saria irabazi zuen argazkia.Samuel Nacar Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Munduko Medikuek sari berezia sortu dute Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioko 30. lehiaketarako.
Deialdi honen helburua pertsonen eskubideen defentsa eta eraldaketa sozialarekin konprometitutako begirada sustatzea da. Gainera, irabazten duen argazkia 2027 egingo den Giza Eskubideen 24. Zinemaldiko kartel ofizial bihurtuko da.
Lehiaketan parte hartzeko bost eta hamar irudi bitarteko argazki seriea aurkeztu behar da urriaren 11 baino lehen, Picter plataformaren bidez.
Saria 1.500 eurotakoa da eta erabakia Luis Valtueña Sariaren epaimahaiak eta Giza Eskubideen Zinemaldiko ordezkariek hartuko dute.
Oinarriak haien webgunean daude.

