Donostia Ospitaleko Ginekologia zerbitzuak nazioarteko aitortza jaso du
Donostia Ospitaleko Ginekologia zerbitzuko hainbat langile.Irekia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ginekologia zerbitzuak aitorpena jaso du Endometrioko Minbiziaren Kirurgian Akreditatutako Zentro gisa Minbizi Ginekologikoaren Europako Elkartearen partetik.
Jaurlaritzak nabarmendu duenez, “sari hori jaso duen Osakidetzako lehen ospitalea” da Donostiakoa. “Horrela, Osakidetzak berretsi egin du minbizi ginekologikoa duten emakumeei ahalik eta arretarik onena eskaintzeko konpromisoa, kalitate estandar altuetan oinarritutako asistentzia espezializatu eta seguruaren bidez”, nabarmendu du Osasun Sailak.

