GHKk espedientea irekiko du erraustegiko sutearen harira
Zubietako erraustegiaren artxiboko irudia.David Vicente Zubietako erraustegiko langile batzordeak azken egunotan bertan izandako sutea salatu ostean, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) iragarri du espediente bat irekiko duela gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko. Hain zuzen ere, langile batzordearen arabera, langileek itzali behar izan zuten sua eta bederatzi langile artatuak izan behar izan ziren. Ekondakinek esan duenez, gunearen segurtasun sistemak ez zuen “akatsik”.
GHKren arabera, espedientearen helburua da informazioa biltzea eta “neurri eraginkorrak” hartzea. Sutearen harira, erakundeak berretsi du sutea “kontrolatu eta itzali” egin zutela eta ez zela kalte material nabarmenik izan. Aldiz, ez dago argi nola piztu zen sutea. Langile batzordeak elkarretaratzera deitu du astelehenerako, 13:00etan, erraustegiko sarreran.

