Brad Pitt Donostiara itzuliko da 'Heart of the Beast' aurkeztera
'The Heart of the Beast' filma aurkeztuko du Donostian. David Ayerrek zuzendutako Heart of the Beast filmak osatuko du, lehiaz kanpo, aurtengo Zinemaldiko Sail Ofiziala. Hala, hamazazpi film lehiatuko dira sailean, beste hiru lehiaz kanpo ikusi ahalko dira, eta beste bost Emanaldi Berezi gisa.
Filma aurkeztera bere zuzendariaz gain, Brad Pitt protagonista ere etorriko da Donostiara. Aktore estatubatuarra 2009an izan zen lehenengoz jaialdian, Quentin Tarantino zuzendariarekin batera, Inglorious Basterds aurkezteko Perlak sailean.
Abenturazko thriller honetan, Pittek James Belmont Armadako Indar Berezietako ofizial ohi bat hezurmamitzen du. Hegazkin istripu latz baten ondoren, Belmont eta Odin bere gerra txakurrak Alaskako natura basatian bizirauteko borrokatu beharko dute.

