Donostiako Atletikoko bost piraguista dominekin itzuli dira Europako txapelketatik
Alex Segura, Maialen Gutierrez, Ainara Goikoetxea, Nora Lopez, Marc Vicente ea Markel Imaz, piraguistak, dominekin.Nora Lopez ('@noraloo_') 23 urtez azpiko Europako Piraguismo Txapelketa jokatu berri dute Frantzian, eta emaitza oso onak lortu dituzte Donostiako Atletikoko hainbat piraguistek. Hain zuzen ere, dominekin itzuli dira Ainara Goikoetxea (Donostia, 2007), Malen Gutierrez (Donostia, 2004), Nora Lopez (Pasai Donibane, 2004), Alex Segura (Donostia, 2004) eta Markel Imaz (Donostia, 2004).
Zehazki, Goikoetxeak, Gutierrezek eta Lopezek zilarrezko domina eskuratu zuten taldekako C1 modalitatean, eta brontzezkoa lortu zuten Segurak eta Imazek modalitate berean, Marc Vicente katalanarekin batera.

