Sutea piztu da Intxaurrondoko Baratzategi kalean, gaur goizaldean
Suhiltzaileak Baratzategi kalean, gaur goizaldean.Intxaurrondo Osoa Sutea egon da gaur goizaldean Intxaurrondoko Baratzategi kalean. 10. zenbakiko zuzkidura etxebizitzetan piztu da sugarra, hain zuzen. Suhiltzaileen hainbat talde bertaratu dira sutera, bizilagunek azaldu dutenez, eta hauek eraikina hustu behar izan dute, larrialdi zerbitzuak sua itzaltzeko lanetan ari ziren bitartean.
Oraindik ez da jakina suteak norbait zauritu duen, eta ez dago argi, ezta ere, zerk piztu duen sua. Kalte materialak zeintzuk diren ere zehazteke dago oraindik, baina goizean suhiltzaileek bertan jarraitzen zuten lanean, bizilagunak euren etxeetara itzuli baino lehen, segurtasunez egin dezaten bermatzeko.

