«'Aura farming'» topaketa egingo dute
Zuloaga plazan egingo dute “aura farming” topaketa, irailaren 5ean, larunbata, 18:07ean. Saria haririk gabeko aurikular pare bat eta sardina lata bat dira. “Etorri, lehiatu, farmeatu eta egin ezazu historia” mezupean, donostiarrak gonbidatu dituzte lehiaketan parte hartzera.


