Bigarren aldiz egingo dute Poderio merkatua
Hotel barruan egiten da merkatua.Poderio merkatua Poderio merkatua bigarren aldiz antolatu dute eta Londres hotelean, abuztuaren 28tik 30era artean egingo dute. Sarrera doakoa izango da eta bertan, Espainiako 30 moda marka ezberdinek egindako artisautza, kosmetika, zapata, diseinuak… topatzeko aukera egongo da.
Honakoak dira ordutegiak:
- Ostirala, hilak 28: 12:00etatik 21:30era.
- Larunbata, hilak 29 eta igandea, hilak 30: 11:30etik 21:30era.

