Iturbide eta D'Abrairaren lanak San Telmo museoan ikusteko azken egunak
Bisitari bat Gerardo D'Abraira artistaren obra ikusten, San Telmo museoan.Donostia Kultura San Telmo museoan ikusgai daude bi erakusketaren azken egunak dira. Graciela Iturbide, bideko ezustekoak irudi bilduma igandera arte, hilak 30, bisitatu ahal izango da; industria marrazkiekin osatutako Barreiatutako paisaiak, berriz, irailaren 6ra arte.
Graciela Iturbide, bideko ezustekoak erakusketa Laborategia aretoan dago eta doan ikus daiteke. Maria Millanek egin ditu komisario lanak eta 1960-1980 hamarkaden artean argazkilari mexikarrak sortutako lanak biltzen ditu. Nabarmentzekoak dira Iturberen ahalegina beste kulturetan errespetuz murgiltzeko, baita Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna jasotzean izandako ikuspegi eraldatzailea ere.
Gerardo D’Abrairaren industria marrazkiak jasotzen dituen Barreiatutako paisaiak bilduma, berriz, erakusketa iraunkorreko Industria, aldaketaren eragile atalean dago. Orain arte ia ezezaguna zen euskal marrazkigilearen obraren zati bat jasotzen du. Bertan, 1940, 1950 eta 1960ko hamarkadetan Euskal Herriko industriaren indarra azaltzen du, tintaz, akuarelaz eta gouachez egindako aireko bista ikusgarrien bidez. Javier Gonzalez de Durana izan da komisarioa eta asteazkenean, irailak 2, bisita gidatua emango du. Sarrerak, ordea, agortuta daude.

