Ricardo Darinek 'Lo dejamos acá' filma aurkeztuko du Zinemaldian
Ricardo Darinek Donostia Saria jaso zuen 2017ko Zinemaldian.Donostiako Zinemaldia Aurtengo kartelaren protagonista Ricardo Darin izango dela adierazi du Zinemaldiak. Aktore, ekoizle eta zuzendari argentinarrak 2017an jaso zuen Donostia saria. Aurtengo Zinemaldian Lo dejamos acá aurkeztera dator, filmak bera eta Diego Peretti ditu protagonistak eta Hernan Goldfridek zuzendu du.
Filmak psikoanalista pragmatiko baten (Darin) istorioa kontatzen du, nor psikologiaren ohiko metodoekiko fedea galdu ondoren, pazienteen mugak gainditzeko erabakia hartzen duen. Orduan bere kontsultan sormen blokeoa duen idazle bat (Peretti) agertzen da.
Darinek ehun bat lanetan parte hartu du, eta 40 sari baino gehiago irabazi ditu baita ere. Goldfrid zuzendariak, bere lehen film luzea 2009an zuzendu zuen, hainbat telesail arrakastatsu zuzendu ditu Argentinan eta Nazioarteko Emmy sarirako izendatu zuten 2020ean ere, Harlan Cobenen Caught eleberriaren Atrapados egokitzapeneko zenbait atal zuzendu zituen eta.

