'Zinema eta Etxebizitza' zikloa antolatu dute Zinemaldian
Gaztelagun programak alokairua ordaintzen laguntzen du.Zinemaldia Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Donostiako Zinemaldiak, elkarlanean, Zinema eta Etxebizitza zikloa antolatu dute. Zikloan lau filma ikusteko aukera egongo da, laurek etxebizitza eskuratzeko, galtzeko edo etxea eraikitzeko modu ezberdinak kontatzen dituzte.
Zikloa irailaren 22an hasiko da, 09:00etan, Trueba zinemako 1. aretoan, Cinco metros cuadrados filmarekin. Zikloko beste hiru saioak Principe zinemako 10. aretoan saioak hauek izango dira. Irailak 23an El Pisito filma 16:15ean jarriko dute, irailak 24an berriro Cinco metros cuadrados filma ikusteko aukera egongo da, 16:00ean. Azkenik, irailaren 25an, Gisaengchung/Parasite film korearra ikusi ahal izango da, 16:00ean.
Gainera, Gaztelagun programaren informazio gune bat jarriko dute Okendo plazan. Bertara, programa eskuratzeaz gain, 18 eta 35 urte arteko gazteak gerturatu ahal izango dira, haien etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok adierazi du etxebizitzak gazteen bizitzako erabaki gehiegi baldintzatzen dituela gaur egun, eta horregatik nahi dute Gaztelagun programa gazteei gerturatzea.

