Autobus eta tren zerbitzu gehiago jarriko dituzte larunbaterako
Anoeta futbol zelaia, artxiboko irudian.Reala Larunbatean, hilak 29, Realak eta RCD Espanyolek elkarren aurka jokatuko dute Anoetan 19:00etan, eta bertaratzea errazteko Dbus eta Euskotrenek zerbitzu gehiago jarriko dituzte.
Euskotrenek gogorarazi du, Altza eta Galtzaraborda arteko zati berritua irekia dagoela, eta beraz Altzako zerbitzua handitu egingo dela, eta zerbitzuen informazio gehiago nahi duenak haien telefonora deitu dezake, eta bestela haien aplikazioan edo webgunean kontsultatu dezake.
Dbusek, bere aldetik hainbat zerbitzu gehiago eskainiko ditu: Bulebardetik eta Urbietatik 28, 26, 21 eta FT linea berezia egongo dira, 18:00etatik aurrera, minutu gutxiro. Grosetik 17 eta FT lineak, 10-15 minuturo. Antiguatik FT linea berezia 10 minuturo egongo da, 17:30etik 18:50ra arte. Altzatik FT linea berezia, 18:00etan. Intxaurrondotik eta Egiatik, 27 eta FT lineak, 18:00, 18:15 eta 18:30ean. Bidebietatik, Herreratik, Intxaurrondo Zaharretik eta Ategorrietatik FT linea berezia 18:10ean. Martutenetik eta Loiolatik 26 linea 18:00, 18:15 eta 18:30ean. Azkenik, Aietetik, 31 linearen zerbitzua ohikoa izango da, 30 minutuan behin.
Bestetik, Dbusek gogorarazi du, partida amaitu ondoren, gunea 15 minutuz itxia egongo dela, beraz,denbora hori igaro ondoren ekingo die zerbitzuei berriro ere.

