Egia Dantzan auzora itzuliko da, iraila hasieran
Iazko Egia Dantzan ekimeneko irudi bat.Artxiboa Irailaren 2tik 4ra bitartean itzuliko da Egia Dantzan ekimena, Blas de Otero plazan dantza eta antzerki proposamenak eskaintzeko asmoz.
Asteazkenean, hilaren 2an, Haatik dantza taldeak IOI ikuskizuna eskainiko du (19:30), eta Okupa Proiektuak Zeharkatzen (20:15). Ostegunean, hilak 3, Ohiana Vesgak Sonus Fossio lana taularatuko du (19:30), eta Laia Santanch konpainiak Jarana (20:00). Ekimenarekin amaitzeko, azken egunean, hilak 4, Hodei Iriarte & Alberto Serranok Aatxe aurkeztuko dute (19:30), Fabian Thomék Nahas eskainiko du (20:00) eta Olaia & Gillesek Festa Formal (20:15).

