Leire Ormaetxea donostiarrak brontzezko domina irabazi du Munduko Powerlifting txapelketan
Leire Ormaetxea, Munduko Powerlifting Txapelketan lehiatzen.Nazioarteko Powerlifting Federazioa Munduko Powerlifting Txapelketa jokatu berri dute Hegoafrikan, eta bertan lehiatu da Leire Ormaetxea Prieto 23 urteko donostiarra, Espainiako Powerlifting txapelduna.
Lehiatu ez ezik, arrakasta ere izan du kirolari donostiarrak munduko txapelketan, brontzezko domina eskuratu baitu bankuko press-eko Junior 57 kg. Classic kategorian, 100 kiloko pisua altxatuta. Emelie Olin suediarra (121.5 kilo) eta Eva Infantino frantsesa (110 kilo) gelditu dira bere aurretik.

Leire Ormaetxea (eskuinetik lehenengoa), Munduko Powerlifting Txapelketako podiumean.Nazioarteko Powerlifting Federazioa

