Marina Palaciok bere estreinako filmaren grabaketa bukatu du
Marina Palacio, artxiboko irudia. Magdalena Orellana Sei udatan zehar filmatutako Y así seguirán las cosas lana izango da Marina Palacio zinemagile donostiarraren estreinakoa. Carrion de los Condes (Palentzia, Espainia) herrian bizi den German umearen bizitza kontatzen du, husten ari den herrian gelditzen den ume bakarra.
Palaciok herriarekin duen lotura pertsonaletik jaio da proiektua, haren familia bertakoa da eta. Gidoia bere aita Kechus Palacioren laguntzarekin idatzi du donostiarrak eta nabarmendu du ohorea izan dela herrian filmatzea, eta beretzako “oso garrantzitsua” izan den proiektua izan dela.
Filma egin aurretik, Elias Kerejeta Zine Eskolan ikasi zuen Palaciok, lehen promozioan eta aurretik argazkilaritzan eta film laburretan lan egin du.

