Marina Palaciok bere lehen filma grabatzen amaitu du
Marina Palacio, artxiboko irudia. Joseba Parron Maria Palacio zinemagile donostiarrak bere lehen filma errodatzen amaitu du. Sei udatan zehar filmatutako Y así seguirán las cosas lanak Palentziako Carrion de los Condes herrian bizi den German umearen bizitza jarraitzen du, husten ari den herrian gelditzen den ume bakarra.
Gariza Films ekoiztetxeak jakinarazi duenez, filmak Madrilgo Zinematografia eta Arteen Institutuaren (ICAA), Eusko Jaurlaritzaren, Gaztela eta Leongo Juntaren, EITBren eta RTVEren laguntza du.
Maria Palaciok herriarekin duen lotura pertsonaletik jaio da proiektua, haren familia bertakoa da eta. Gidoia bere aita Kechus Palacioren laguntzarekin idatzi du donostiarrak eta nabarmendu du ohorea izan dela herrian filmatzea, eta beretzako “oso garrantzitsua” izan den proiektua izan dela.
Filma egin aurretik, Elias Kerejeta Zine Eskolan ikasi zuen Palaciok, lehen promozioan eta aurretik argazkilaritzan eta laburmetraietan lan egin du.

