Urtero lez, San Agustin eguna ospatuko dute Artikutzan
2024ko San Agustin eguna artxiboko irudian.Sara Ibarguren Ostiralean, hilak 28, ospatuko da San Agustin eguna Artikutzan, pilota partidak, bertsolariak eta herri kirolak egongo dira, besteak beste. Horrela, beste urte batez Artikutza naturaren, ondarearen eta herri kulturaren arteko topagunea izango da berriro ere.
Artikutzako ateak 08:00etan irekiko dira, baina 11:30ean hasiko da programazioa pilota partidekin. 16:00etan Alaia Martin eta Xabat Ilarregi arituko dira bertsotan eta 17:00etan herri kirolen erakustaldia egongo da harri jasotzaile eta aizkolariekin. Egunari amaiera emateko, Itzal taldearen eskutik erromeria egongo da, 20:00etan.

