Zinemaldiak Turkiari eskainiko dio 'Focus On' ekimena
Turkiari eskainiko dio 'Focus on' ekimena Zinemaldiak.Zinemaldia Zinemaldiak Focus on ekimena Turkiari eskainiko dio. SEYAP Turkiako ikus entzunezko ekoizleen elkartearen laguntzarekin, Zinemaldira hamar profesional turkiar etorriko dira.
Aurtengo Zinemaldian bi ekoizpen turkiar hautatu dira: Sail Ofizialean lehiatuko den Yeşim Ustaoğlu zinemagilearen Artakalan / What Remains eta Tayfur Aidinen Kirpilerin Savaşı / The Battle of Hedgehogs. Bigarren filma postprodukzio fasean dago eta WIP Europa programan parte hartuko du.
Focus on ekimena 2014ean sortu zen eta haren bidez herrialde, eskualde edo lurralde batetik profesional talde bat Donostiara ekartzen ditu Zinemaldiak, harreman profesionalen sarea zabaldu eta zinema industriako jardueretan parte hartzeko.

