Hamalau film laburrek parte hartuko dute Zinemaldiko Nest sailean
2026ko Nest sailaren kartela.Zinemaldia Zinemaldiko Nest saila mundu osoko zinema eskoletako ikasleei dago zuzenduta. Aurten inoiz baino film labur gehiago aurkeztu dira parte hartzeko asmoarekin, horietako hamalauk parte hartuko dute saria irabazteko lehiaketan.
Aurtengo zinema ikasleen nazioarteko topaketan 61 herrialdeko 232 eskolatan ekoitzitako 503 film laburrek eman dute izena lehiaketan parte hartzeko. Hautatutako film laburren artean proposamen ezberdinak daude: saiakera, fikzioa edo ez fikzioa, kasu. Topaketa egiten den hogeita bosgarren aldia da eta Alemania, Austria, Txina, Danimarka, Espainia, Indonesia, Japonia, Mexiko, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Dominikar Errepublika eta Suitzako eskoletako lanak hautatu dira.
Topaketa Zinemaldiaren baitan, irailaren 21etik 25era artean egingo da eta lehiaketa irabazten duen film laburraren zuzendariak 10.000 euroko diru saria jasoko du. Gainera, Nesten parte hartuko duten zinemagileei Cannesko Short Film Corner ekimenean egongo diren ekitaldietan parte hartzeko aukera emango diete.
Aurretik Nest saria irabazi duten film laburrrak ikusteko aukera egongo da ere, ikasleen topaketak irauten duen artean, Medialab Tabakaleraren Estudioan. Sarrera doakoa izango da.

