‘Oroimenaren bidea’ ibilbide antzeztuetan izena emateko epea ireki dute
'Oroimenaren bidea' bisitaldi antzeztua. Donostiako Udala Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak Oroimenaren bidea izeneko ibilbide antzeztua eskainiko du, matxinada militar frankistaren garaian gure hiriaren historia herritarrei gerturatzeko.
Bisitak 1936ko gerraren hondamendiak zuzenean edo zeharka jasan zituztenak omentzen ditu. Zehazki, gure historiaren kapitulu triste baten protagonista izan ziren lekuak eta pertsonaiak oroimenean mantentzen lagundu zuten pertsona guztiei egindako aitortza da.
Bi antzezlek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dituzte; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.
Easo plazatik
Doako ibilbidea da, Easo plazako kioskoan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotelaren inguruak bisitatu ostean eta Zurriolako zubiaren inguruan amaituko da.
Bisitak egingo dituzte irailaren 5, 12, 26 eta urriaren 3ko, larunbatetan. Egunean bi saio izango dira, bata eguerdiko 12:00etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan. Irailaren 12an eta 26an, euskaraz, eta irailaren 5ean eta urriaren 3an, gaztelaniaz.
Ordu eta erdiko iraupena izango dute ibilaldiek, eta emanaldiko 20 pertsonako taldea osatuko dute, gehienez, eta aldez aurretik nahitaez izena eman behar da, helbide honetan.

