Ilargi eklipse partziala, Donostiako zeruan
Gaur, hilak 28, ilargi eklipse partziala gertatu da.Joseba Parron San Sebastian Abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen ondoren, ilargi eklipse partziala gertatu da gaur goizaldean. Lurrak Ilargiaren zatirik handiena estali du, eta munduko hainbat txokotan ikusi ahal izan da. Baita Donostian ere.
Gaurko 04:30ak aldera hasi da eta 08:00ak eman aurretik amaitu da. Eguzki eklipsea ez bezala, honakoa inolako betaurrekorik gabe ikus zatekeen. Zerura begiratu duenak gorri kolorez tindatuta ikusiko zuen Ilargia.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak unea harrapatu du.


