Jende anitz gerturatu da orgekin Parte Zaharrera
Orgaz bete zen Plaza Berria bart.Joseba Parron San Sebastian Atzo arratsalderako zegoen deialdia egina, orgak edo poltsak eskuan, Parte Zaharrera gerturatzeko. 19:30ean Parte Zaharretik orgekin paseatzen hasi eta 20:00etan Plaza Berrian jende asko elkartu zen, Kaleko Afari Solidarioak taldearen jarduna debekatzearen aurka.
Donostian “erosketa orga bat eramateak susmagarri” egiten zaituela salatu zuten Kaleko Afari Solidarioak taldeko kideek, eta horregatik eskatu zuten Parte Zaharra horiekin betetzea. Hainbat mezu ikusi ziren orga eta antzekoetan: Kaleko Afari Solidarioak, Arriskua! Janari osasuntsua eta Kontuz! Maleta batean bokata asko ezkutatu daiteke. Adi turisten maletei!.
Hemen duzue Joseba Parron San Sebastianek egindako argazki bilduma:

