Jose Ramon Soroizi emango diote Zinemira saria
Jose Ramon Soroiz aktorea, Zilarrezko Maskorrarekin.Iñaki Luis/Zinemaldia Euskal zineman, ikus-entzunezkoetan eta antzerki munduan ibili da Jose Ramon Soroiz, bost hamarkadaz. Berari eta egindako ibideari aitortza egiteko, Zinemira Saria emago dio Zinemaldiak aurten aktoreari. Zinemira Saria Donostiako Zinemaldiak eta EPE-IBAIA ekoizle elkarteak ematen duten ohorezko saria da.
Hainbat lanengatik da ezaguna Soroiz: Bi eta Bat, Jaun eta Jabe eta Martin umorezko telesailak, Offeko maitasuna, Loreak, Amama edo Maspalomas filmak, besteak beste. Azkeneko Maspalomas filmari esker Zilarrezko Maskorra irabazi zuen aurreko Zinemaldian, baita Espainiako Goya eta Feroz sariak ere. Honakoa esan zuen Soroizek aurreko urtean, Zilarrezko Maskorra jasotzean: “50 urte eman ditut mundutxo honetan, eta Maspalomas izan da inork eman didan saririk handiena. Maite zaituztet, milesker!”.

