Kantuan oroitu dute 1813ko sutean eta sarraskian gertaturikoa
Bertso musikatuak izan ziren Plaza Berrian.Joseba Parron San Sebastian Donostia Sutan 1813 kultur elkarteak, hiriko beste hainbat eragilerekin batera, 1813ko sutean eta sarraskian gertatutakoa gogoratzeko eta haren memoria historikoa berreskuratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Lehena atzo egin zen, Plaza Berrian, 19:00etan: Bertso musikatuak. Printzipioz Trinitate plazan egin behar zen arren, Plaza Berrian egin zuten azkenik, egunean zehar eguraldi ezegonkorra egon zen eta. Beraz, Plaza Berrian egon ziren bertsotan Aitor Etxebarriazarraga, Alaia Martin, Manex Mujika eta Miren Artetxe. Gaia jartzen Unai Elizasu egon zen eta musikariak Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra izan ziren.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren irudi bilduma segidan ikus dezakezue:

