Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak hirugarren bat hiltzen saiatzeagatik
Larunbateko ordu txikietan jakinarazi zioten Ertzaintza patruila bati Parte Zaharrean borroka bat zegoela, bertaratzerakoan gizon bat odoletan topatu zuten, “hiru zauri zorrotz” gorputzean zituela. 32 urteko gizonak ertzainei jakinarazi zienez, borrokan ari zirela, hiru gizonek eraso egin zioten: “Batek heldu, beste batek sastakatu, eta, lurrera erorita, hirugarrenak buruan jo zuen”.
Biktimak Ertzaintzari erasotzaileen argazkiak eman ondoren, ustezko egileetako bi topatu zituen Ertzaintzak inguruan eta atxilotu egin zituzte, hilketa saiakera egotzita. 35 urte ditu batek eta besteak 22, azkenekoa 22 aldiz atxilotu du Ertzaintzak eta 25 aldiz ikertu.
Epailearen esku utzi arte, atxilotuak ertzain etxean egongo dira.

