Mikel Iriondo Anakabe eta Lide Marquet Ferran nagusitu dira Irlako Zeharkaldian
Lide Marquet Ferran izan zen Irlako Zeharkaldian helmugaratzen lehenengo emakumea.Donostiako Atletiko Donostiako Atletikok antolatuta, igandean (hilak 30) egin zuten 27. Irlako Zeharkaldia, 343 igerilariren parte hartzearekin —384k eman zuten izena—. Mikel Iriondo Anakabe (gizonezkoetan) eta Lide Marquet Ferran (emakumezkoetan) izan ziren igerilaririk azkarrenak, 38 minutu eta 29 segundoko eta 40 minutu eta 49 segundoko denborak eginda, hurrenez hurren. Marqueten kasuan, bigarren urtez jarraian irabazi du proba.

Mikel Iriondo Anakabe izan zen Irlako Zeharkaldian helmugaratzen lehenengo gizona.Donostiako Atletiko
Gizonezkoen artean, bigarren postuan Pablo Horcada Irizar sailkatu zen, 38:50eko denborarekin, eta Jon Goñez Ortuñez hirugarren izan zen, 39:34ko denborarekin. Emakumezkoen artean, bestalde, bigarren postuan Ana Vega Valencia sailkatu zen, 41:04ko denborarekin, eta Maddi Marquet Ferran hirugarren izan zen, 43:45eko denborarekin.
“Jardunaldiak kirol ikuskizun bikaina eskaini zuen Donostiako ingurune enblematikoenetako batean. Ehunka igerilarik aurre egin zioten uhartearen inguruko ibilbideari, eta parte hartzeak erakusten du proba dagoeneko Donostiako udako kirol egutegiko hitzordu finkatua dela, 27 edizioren ondoren”, nabarmendu du Donostiako Atletikok, parte hartzaile, langile eta laguntzaile guztiei “eskerrak” ematearekin batera.


