Udalak 300.000 euro bideratuko ditu kontserbazio, konponketa eta margotze lanetara
Aurreko astean hasi ziren lanekin Bidebietan eta Altzan.Donostiako Udala Aurreko astean hasi zituzten lanak Bidebietan eta Altzan eta datozen hilabeteetan beste eremu batzuetan arituko dira lanean. Lanak Pinturas y Contratas Picon enpresak egingo ditu, 300.000 euroko aurrekontua du (BEZa barne) eta urtebeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute edo, bestela, aurrekontu erabilgarria amaitu arte.
Hiri altzarien hainbat elementutan egingo ditu enpresak esku hartzeak, baina bereziki bankuetan, barandetan, eskudeletan eta kale argietan. Kanpainia honen helburua “dagoeneko ezarrita dauden elementuen bizitza baliagarria” kontserbateza, konpontzea eta luzatzea da. Iñigo Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu du denboraren poderioz higadura, korrosioa, pintura geruzen metaketa, eranskailuak edo narridura txikiak jasaten dituzten elementuak berreskuratu nahi dituztela.

