Elkarretaratzera deitu du bihar Gipuzkoako Senideak elkarteak
Gipuzkoako zaharren egoitzetako senideak, Gipuzkoa plazan egindako protesta batean. ELA eta LAB sindikatuekin, Petsiodunen mugumenduarekin, Mugimendu feministarekin eta Malen-etxearekin batera deitu du elkarretaratzea bihar, hilak 2, Gipuzkoako Senideak elkarteak, 10:30ean Tabakalerako sarrera nagusiko eskaileretan. Denok batera zaintza publiko eta duina lortu arte lelopean lan hitzarmen duinen alde eta pribatizazioaren aurka deitu dute elkarretaratzera.

