Kontramobilizazio antifaxista egingo dute Donostian, Ceutako egoeraren harira
Elkarretaratze antifaxista baten artxiboko irudia.Xalba Ramirez Badira aste batzuk Ceutara (Espainia) milaka migrante iritsi zirenetik eta oso egoera txarrean bertan daudenetik. Kalean lo egiten ari dira asko eta asko, eta ultraeskuinaren seinalamendua eta erasoak pairatzen ari dira, baita ere.
Testuinguru horretan, hainbat alderdi eta talde eskuindarrek elkarretaratzeak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan asteazken honetan (hilak 2), eta mugimendu eta eragile antifaxistek horiei aurre egiteko kontramobilizazioak antolatu dituzte.
Donostian, Vascos Constitucionalistas talde erreakzionarioak antolatu du elkarretaratzea, 20:00etan, Alderdi Ederren, Todos con Ceuta. Donostia con Ceuta. Es España. Es Europa lelopean, Lo Que No Te Cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen babesarekin. Horren aurrean, hiriko hainbat eragile antifaxistek elkarretaratze antifaxista antolatu dute elkarlanean, leku eta ordu berean, Arrazakeria eta faxismoari ez! lelopean.


