Elikagai Ekologikoen Azoka larunbatean egingo dute Bulebarrean
Bulebarrean egindako beste azoka bat, artxiboko irudia.Sara Ibarguren Hilak 5ean, larunbata, Elikagai Ekologikoen Azoka Donostian egingo dute 10:00etatik 14:00ak arte, tokiko eta gertuko ekoizpen ekologikoa herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin. Biolur elkarteak antolatu du azoka, Donostiako Udalaren eta ENEEK-Ekolurra Kontseiluaren laguntzarekin. Azoka hauek salerosketarako guneak baino askoz gehiago direla argudiatu du Biolurrek: “Tokiko ekoizleen lana ezagutarazteko, herritarren eta ekoizleen arteko harreman zuzena sustatzeko eta elikadura burujabetzaren aldeko eredua indartzeko topaguneak dira”.
Azoka Elikagai Ekologikoen Ibilbidea ekimenaren parte da, eta haren helburua elikadura ekologikoa sustatzea eta agroekologiaren balioak herritarrengana gerturatzea da. Antolatzaileek azokara gobita zabaldu dute herritarrentzat: “bertako ekoizle ekologikoak ezagutu, kalitatezko elikagaiak dastatu eta kontsumo arduratsuago baten aldeko urratsa emateko aukera paregabea izango da”.

