FIPRESCI saria Paul Thomas Andersonen 'One Battle After Another' filmari emango diote
Leonardo DiCaprio da Andersonen filmeko antzezle nagusia.Zinemaldia Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko kideek ematen dute FIPRESCI Sari Nagusia, aurten Paul Thomas Anderson zuzendari estatubatuarrak jasoko du One Battle After Another film luzeagatik. Saria Zinemaldiko inaugurazio galan jasoko du Andersonek, hilaren 17an. Laugarren estatubatuarra da saria jasotzen duena.
Honatx zuzendari estatubatuarraren beste film batzuk: Magnolia (1999), There Will Be Blood (2007) eta Phantom Thread (2018). 2007ko filmagatik ere jaso zuen FIPRESCI saria Andersonek.

