Hamargarren Guillotina Festa prestatu dute larunbat honetarako
2018ko Guillotina Fest, artxiboko argazkia. Larunbatean, hilak 5, hamargarrenez egingo dute Guillotina Festa, Añorgako antzoki zaharrean, 11:00etatik 20:00etara artean. Ohikoa den moduan, serigrafiak, grabatuak, fanzineak, marrazkiak, liburuak, posterrak, arropa… eta beste hainbat erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Haien lanak erakusten egongo diren artista denak haien Instagram kontuan daude argitaratuta.
Gainera, ondoren, Añorgako gaztetxean kontzertuak eskainiko dituzte 20:00etan, Mostaza Karizia elektro-punk taldea eta Hyperbolika synth-post-punk taldearen eskutik.

